XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Monje Santu bat zerura begiratzen kordegabetzen da.

Jaun aberatz bi bein batean juan ziraden santu fama aundia zeukan Monje edo Fraile bat bere bizi lekuan ikustera.

Bere gela pobre ta illunian, eta bere pobreza, laztasun eta penitenziak ezagutzean esan zioten ia nola bizi zan ain bakarrean, alaitasun geigo gabe?.

Eta berak erantzun zien esanaz; ara jaunak; biziera onek sortu litzazkean illuntasun, ildura ta atsekabe guztiak, leio onetatik zerura begiratu bat emanak, gozatzen zaizkit, eta gozoro gozoro ta pozik bizi naiz emen.

Jaun aiek leiotik begiratuaz ezan zioten; emendik ezta ikusten orma zarrak bezterik, eta arra beteko orma zulutik zeru puzka bat bakarrik.

Bada arra beteko zeru txataltxo ori ikusteak bakarrik, nere biotza atzegiñez gañeztuta jartzen dit....

Eta orduan bertan zerua zerua sesanaz, estasi gozo batean korde gabetua gelditu zitzaioten.

Gertaldi ura ikustean jaun aien biotza eta bizierak jira edo buelta osoa eman zuten, goikuaz bera jarri ziran, ordura arte mundutarrak izan ziran, mundua maitatu zuten, baña andik aurrera beti Jaungoikoa bakarrik maitatseko beren jauregi eder ta gauza guztiak utzirik, komentu artan bertan sartu ziran Fraile, Santuaren onduan beti zerura begira biziaz, azkenean, zeruratzeko, santu egiteko.

Irakurle maitea; gauza abek irakurri ta berezaz oroitzean, berak eta bezte milloika anima oiek bezela komentu batean sartzeko asmorik artzen ezpadezu ere, beintzat kristau zintzoa, irugarrengo beroa izateko gogo benetakoa, asmo erabakia artu zazu.